
Datorren maiatzaren 27an "Tolosaldeko Ekintzailearen IV. Eguna" ospatuko da. Ekitaldi nagusiak Tolosako Triangulo Plazan burutuko dira.
Jarraian zehazten da egitaraua:
10:30.
- Ekintzaile Egunaren irekiera. Ongietorria eta Aurkezpena.
- Eskualdeko Ekintzaileen bideo proiekzioa.
11:00 - 13:00.
- 1. Tailerra: Ekintzailetasunaren mundura murgiltzeko Tailerra.
- Entropia Enpesaren eskutik.
13:00.
- Eskualdeko 2009ko Ekintzaileei Omenaldia. Oroigarri banaketa.
- Eskualdean Enpresa ekimen berriak sustatzeko kanpainaren aurkezpena.
16:30 - 18:30.
- 2. Tailerra: Ekintzailetasunari buruzko sentsibilizazioa Tailerra.
- Entropia Enpresaren eskutik.
19:00.
- Ekintzaile Egunaren Itxiera.
_______
Nahitaezkoa da partaidetza baieztatzea.
Apirilaren 28an aurkeztu zen eskualdeko komunikabideen aurrean TOLOSALDEKO LEHIAKORTASUNA ETA BERRIKUNTZARAKO ZENTRU berriaren aurreproiektua.
Ekitaldira etorri ziren Jon Ander Torrea (Lehiberriko Lehendakaria), Jokin Bildarratz (Tolosako Alkatea, Tolosaldea Garatzeneko Lehendakaria), Iñaki Amenabar (Asteasuko Alkatea eta Lehiberriko kidea) eta Periko Peñagarikano (Anoetako Alkatea eta Lehiberriko kidea).
Zentru berri honekin, LEHIBERRIk -Tolosaldeko Lehiakortasuna eta Berrikuntzarako Foroak- eskualdeko enpresa sarearen lehiakortasunaren alde elkarlanean ari diren eragile publiko eta pribatuak batzen dituenak, bere egoitza izateaz gain, Kudeaketa Planean dauden ekintzak burutzeko instalakuntzak izango ditu.
Apattaerekako industriagunean kokatuko den Zentru berri honen aurreikuspena da lanak datorren azaroan hastea eta eraikinaren lehenengo zatia amaituta egotea 12 hilabeteko epean.
Zentruak erantzuna eman nahi die LEHIBERRIk bultzatu nahi dituen proiektuen ardatz estegikoei -enpresen arteko lankidetza, eskualdeko lanbide estola eta enpresen arteko lankidetza, ekintzailetasuna eta barne-ekintzailetasuna, ezagutzaren zabalkundea, puntako kudeaketan formazioa, etab. -. Zentruak ondorengoak izango ditu:
- Enpresen hazitegi eta haztegia.
- Enpresen arteko proiektuentzako laborategiak.
- Eskualdeko behatoki sozioekonomikoa.
- Enpresen kongresu eta jardunaldietarako azpiegitura.
- Kudeaketaren formaziorako gelak.
- Tolosaldea Garatzenen bulegoak.
Zentrua 2 zati ezberdinetan eraikiko da, lehenengoan 1.660 m² eraikiko dira eta bigarrenean 1.204m². Horrela lehenengo zatian eraikiko den eraikina bigarren zatia eraiki gabe ere modu independientean erabiltzea izango da.
Lehiakortasuna eta Berrikuntzarako Zentruaren aurrekontua 3,6 milioi eurotakoa da.
TOLOSALDEA GARATZENek bere web orria berritu behar du.
Esaiguzu eskualdeko zein txokoren argazkiak agertzea gustatuko litzaizuken bertan edota zuzenean bidal iezazkiguzu ondorengo helbide honetara: enpresa@tolosaldea.net.
Eskerrik asko aldez aurretik.
Europar Gizarte Funtsak %50ean finantzatutako Valora ekimenaren bitartez, Tolosaldea Garatzenetik eskualdeko enpresetan enpresa kudeaketa eta lanaren antolakuntzaren inguruko aholkularitza, difusioa eta sentsibilizazioa sustatzeko ekimen ezberdinak burutzen ari gara.
Hain zuzen ere, ondorengo zerbitzu eta proiektuak dira ekimen honetatik sustatzen ari garenak:
http://www.garapen.net/euskera/valora.asp
Auto pribatuak gaur egungo bizitzan duen garrantzia ikusita, PARTEKATU AUTOA proiektua martxan jarri da Tolosaldean, beste zenbait herrialde edo eskualdetan egin den moduan.
Tolosaldean PARTEKATU AUTOA izeneko ekimenari esker, ibilgailu pribatua partekatzeko interesa duten pertsonek elkar ezagutzeko bidea ezarri da. Proiektu hau martxan jartzeko bidea egin duena, Tolosaldea Garatzen izan da eta bere web orrian jarri da zerbitzua.
Honekin lortu nahi den helburu nagusiena, eguneroko joan-etorriko bidaietan, iraunkortasuneko neurriak kontuan izatea da. Ibilgailu pribatuek energia kontsumo handia dute eta gaur egungo kutsaduraren eragile nagusietako bat dira.
Tolosaldeko biztanle guztiei zuzentzen zaie deialdia eta edozein motatako bidaiak kontuan hartzen ditu. Honela, lanera edo ikastera joateko eta bidaiak egiterako garaian, antzeko bidaiak egin behar dituen pertsonarekin kontaktuan jartzeko aukera ematen du:
Lanera joateko: Inguruko laneko zentroren batera joaten bazara eta zure ibilgailu pribatuarekin ibilbide bera egin behar baduzu edo autoa partekatu ahal izateko norbaiten bila ari bazara, atal horretara bidera zaitezke.
Unibertsitatera joateko: Unibertsitatean ikasten edo lan egiten baduzu eta edozein unibertsitatetara bidaia bera partekatzeko norbait bilatu nahi baduzu, hau egin dezakezu
Bidaian joateko: Bidaiak tarteka edo aldizka egiten badituzu, beste hiri batzuetan edo baitan atzerrian ere, hemen topatu ahalko dituzu bidaiako gastuak partekatzeko interesa duten pertsonak.
Behin erregistratuta, zurearen antzeko bidaia egiteko izena eman duten pertsonak ikusiko dituzu eta posta elektronikoa erabiliz beraiekin kontaktuan jartzeko aukera izango duzu. Haien lehentasunak zein diren, autorik baduten ala ez, bidaiaren arrazoia zein den eta beste hainbat datu ikusi ahalko duzu bidaideak errazago topatu ahal izateko.
Informazio gehiago
Tolosaldeko Mugikortasun Astea, hobetu zure klima.
Lema honek ez du klima meteorologikoaz hitz egiten, hiri eta herrietako atmosfera orokorraz eta jendearen bizi kalitatea eragiten duen aspektuez baizik, hala nola airearen kalitatea, zarata, gune publikoen kalitatea, errepidearen segurtasuna, kohesio eta integrazio soziala...
"HOBETU ZURE HERRIKO KLIMA" lemaren bitartez, konpromisoa herri mailan agertu dezakegu eta era berean aldaketa klimatikoari aurre egiteko eta mugikortasun iraunkorrari gure dedikazioa eta determinazioa agertu. Herritarron jarrera aldaketak soilik du benetako eraginkortasuna! Beraz, eguneroko ohiturak pixka bat aldatzera animatzen zaituztegu, besteak beste, bizikleta, oinez, garraio publikoa eta autoa partekatzearen aldeko apustua eginez!
Honi hasiera emateko, Tolosaldeko zenbait herriek Mugikortasun Asterako antolatutako ekintzetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu eta kotxean egin beharreko ibilbideak Tolosaldea Garatzen eta zure herrietako web orrietan autoa partekatzeko martxan jarriko den zerbitzu berria bisitatzera gonbidatzen zaitugu.
Informazio gehiago jaso nahi baduzu, klikatu azpian.
Tolosaldea Garatzenek ekimen berri bat sortu du eskualdean ekintzailetasuna sustatzeko eta herritarrek negozio ideia berrietan pentsa dezaten animatzeko.
"Hau da zure aukera" lemapean eskualdeko garapen agentziatik sustatu nahi dena da Tolosaldeko herrietan erroldatutako langabetuek izan ditzaketen negozio ideia ezberdinak praktikan jartzeko erraztasunak eskaintzea. Bertan parte hartzeko ezinbestekoa izango da Lanbiden edota Inem-en izena emanda egotea.
Horrela, negozio ideiaren idatzizko bideragarritasun plana Tolosaldea Garatzenek ezarritako gidoiaren arabera egin, eta ondoren ahoz berariaz sortutako epaimahaiaren aurrean bera bideragarria dela defenditzeagatik 100 €-ko dirulaguntza emango da. Gainera, bideragarria den negozio ideia hori negozio berri bat sortuz Tolosaldean martxan jartzeko 500 €-ko dirulaguntza emango da. Horrez gain, enpresa abian jartzeko doako aholkularitza eta tutoretza ere eskainiko da.
Negozio ideiaren bideragarritasun plana Tolosaldea Garatzenen aurkeztu behar da eta horretarako epea ekainaren 1etik irailaren 30a artekoa izango da. Pertsona bakoitzeko ideia bakarra onartuko da, eta bideragarria den negozio ideiatik sortutako negozioa martxan jarri beharko da 2010ko abenduraren 31a baina lehenago.
Negozio ideiaren bideragarritasun plana egiteko jarraian dagoen gidoia deskargatu behar da. Honez gain, kanpainaren baseak ere bertan daude zintzilikatuta.

