Turismoa > Irisgarritasuna

IRISGARRITASUNA

Euskadiko Turismoko Irisgarritasun eredua    

1. Zer establezimendu mota biltzen dira ereduan?


Turismo-alojamenduak:

  • Hotelak
  • Pentsioak
  • Turismo-apartamentuak
  • Nekazalturismoak eta landa-etxeak, eta kanpinak.

Jatetxeak:

  • Sagardotegiak
  • Ardandegiak
  • Txakolindegiak

Turismo-bulegoak, “Itourbask sarekoak”

Interpretazio-zentroak

 

2. Zenbat dibertsitate funtzional mota jasotzen dira?

 

  • Fisikoa, mugikortasunerako muga gisa hartuta bereziki.
  • Ikusmenekoa, ikusmen urritutik hasita ikusmena erabat galtzeraino barne.
  • Entzumenekoa, entzumen urritutik hasita entzumena erabat galtzeraino hartuta.
  • Intelektuala, edo muga izatea gaitasun kognitiboetan.
  • Organikoa, esate baterako, elikadura-dieta berezia jarraitu behar izateari edo alergien ondoriozko premiei buruzkoa.

 

Zure establezimenduaren irisgarritasun maila jakin nahi baduzu edo gai honen inguruko informazio gehiago jaso nahi baduzu jarri gurekin harremanetan: 943697413 edo garmendia@tolosaldea.net 

Tolosaldeako establezimendu diagnostikatuak. Info+

© TOLOSALDEA GARATZEN. Apatta, 1 Apatterreka Industrigunea 20400 TOLOSA · 943 65 45 01 · F. 943 65 45 02 · tolosaldea@tolosaldea.net · Lege oharra