Intereseko helbideak
Turismoa > Formakuntza
gipuzkoako ostalaritza elkartea
APPCC sistemaren inplantazioa, elikagaien manipulaziorako txartela, atzerriko hizkuntzak, ostalaritzaren gestioaren hobekuntzarako hainbat kurtso dohan.
INFO+ (grupo CEI)
tolosako kz gunea
Maiatzak 4
"Ikasi ezazu sare sozialak erabiltzen zu enpresa ezagutzera emateko (Facebook)" 18:00etatik 20:00etara.
Maiatzak 15
"Egokitu ezazu zure enpresa DBLO (Datuak Babesteko Lege Organikoa)-ra" 14:30etatik 16:30etara.
Maiatzak 18
"Gestionatu zure negozioaren hitzorduak Google Calendar-ekin" 14:30etatik 16:30etara.
Infomazio gehiagorako edo izena emateko prestakuntza2@kzgunea.net
zuzendaritzari laguntza: helburu eta indikatzaileak. BASQUETOUR-EUSKALIT.
Doan Kalitate Turistikoaren Q ziurtagiria daukatenentzat! (75 € ziurtagiria ez daukaten establezimenduentzat)
Helburua: Kudeaketa sistema hobetzea, horretarako, turismo sektoreko langileak prestatuz eta establezimenduaren helburuak ezarriz. Adierazle erabilgarriak definitzea
Metodologia: 2 saio presentzialak. Proiektu bat garatzea: Adierazleen taularen garapena, establezimendu bakoitzari egokituta edo dagoena berrikustea.
Maiatzak 9 eta 23an
Ordutegia: 9:00-13:00
Lekua: Zamudioko Teknologi Parkea. 101 eraikina.
BARNETEGI TEKNOLOGIKOAK
Eusko Jaurlaritzatik, SPRIren bidez eta BASQUETOUR-etik turismo sektoreari bereziki zuzendutako “BARNETEGI TEKNOLOGIKO”-ak antolatu dira, mikroETE eta enpresa txikietako gerenteei zuzenduta.
Landa-hotel batean pasatzen da gaua, egun bateko iraupena izaten du (arratsaldea+gaua+goiza), talde txiki batek parte hartzen du (gehienez 12), ordenagailu eramangarriekin, PDAekin eta abarrekin praktikatzen dute eta IKTak norberaren garapenerako eta negozioak kudeatzeko tresna moduan nola erabili ikasten dute.
Data eta toki hauetan izango dira:
·Apirilaren 24tik 25era: Hotel Iriarte Jauregia (Bidegoian)
http://www.iriartejauregia.com/
·Maiatzaren 22tik 23ra: Hotel Ibaia (Gordexola)
·Ekainaren 19tik 20ra: Hotel Villa de Laguardia (Laguardia)
http://www.hotelvilladelaguardia.com/es/index_esp.html
Eta BASQUETOUR-en diru-laguntza barne, honen kostua pertsonako 60 eurokoa da.
2.AUKERA. Apirilaren 25etik 26ra. Lehiberri eta SPRI-en artean antolatutako Barnetegian parte hartzeko aukera. Informazio gehiagorako deitu Tolosaldea Garatzenko Enpresa sailera edo bidali email bat: enpresa@tolosaldea.net
Basque Culinary Center
Profesionalentzat prestakuntza-eskaintza
BCulinaryk profesionalentzat antolatzen dituen ikastaroek behar hau betetzen dute: sektoreko profesionalek prestakuntza handiagoa eta gaitasun sakonagoak izatea.
Sukaldaritza-ingurunea oso lehiakorra da, eta beraz, arlo horretako profesionalek, beren erronkei aurre egiteko, etengabeko prestakuntza behar dute bizitzan zehar.
Ikastaro horien bidez, Basque Culinary Centerrek bestelako prestakuntza eskaintzen du, lehen mailako profesionalekin eta talde txikietan, lortzen dituzun ezagutzak lanean zuzenean aplika ditzazun.