Intereseko helbideak
Turismoa > Berrikuntza
Jardunbide egokien programa IKTen erabileran
Mikroenpresentzat sortutako ekimen bat da. Euskal turismoaren sektoreko mikroenpresei informazio eta komunikazio teknologien erabilera optimizatzen laguntzea helburu duena.
Programa honi esker, parte hartzen duen mikroenpresa bakoitzaren heldutasun digitala identifikatzen da eta mikroenpresa bakoitzari IKTen erabilera optimizatzen laguntzeko hobekuntza plan indibidualizatu bat egiten zaio, hobekuntzak burutzeko laguntza eta aholkularitza eskainiz. Bakoitzari egindako hobekuntza plan horretan definitzen dira egin beharreko formakuntzak ere.
2011.urtean egin da programa honen pilotoa eta gure eskualdea izan da parte hartzaileetako bat.
ZORIONAK! Parte hartu duzuen enpresa guztioi. Izan ere zuen lanari esker hobekuntza nabarmenak burutu baitituzue:
- IRIARTE JAUREGIA HOTELA ****. Bidegoian.
- OLAZAL JATETXE-HOTELA **. Bidegoian
- TOLOSALDEA TOUR. Turismo bulegoa.
INFO+ Aloña Garmendia: garmendia@tolosaldea.net 943697413
Dokumentuak:
- Presentación del programa
2.54 Mb





