Tolosaldea > Udalak > Udalen txokoa

Hausnarketa A21 inguruan

Anoeta, 2011ko apirilak 6

Atzo bildu ziren Anoetan Tolosaldeko udaletako alkateak eskualdeko garapen iraunkorrari buruz eztabaidatzeko

Eskualdeko garapen iraunkorraren alde Tolosaldeko udalak bildu ziren atzo Anoetako Udal Aretoan. Bilkura honen helburua, Agenda 21 prozesuaren etorkizuneko erronkak eztabaidatzea eta eskualdeko ekimenei babesa ematea zen .

Urte batzuk badira Tolosaldeako udalek Agenda 21 prozesua martxan jarri zutela. Azken bi urtetan, eskualdean koordinazio-lan handia egin ondoren, Tolosaldeko ekimenak martxan jarri dira: sentsibilizazio kanpainak, Eskola Agenda 21, Erosketa Publiko Berdea, kontsumo taldeak, etab.


Erosketa Berdea Tolosako Udaletan

Ibarra, 2010eko ekainak 4

Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Elduain, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Orendain, Larraul, Tolosa, Villabona, Zizurkil eta Tolosaldea Garatzen. Horiek dira 2010etik aurrera euren erosketa eta zerbitzuetan ingurumen irizpideak txertatzen joateko konpromisoa hartu duten erakunde publikoak.

Argazkian, Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen inguruko konpromisoa sinatu zuten udal ordezkarietako batzuk.

Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdeak lotura zuzena du Udalek beren egunerokotasunean kontsumo arduratsuaren alde aurrera eraman ditzaketen jarduerekin. Izan ere, udal zerbitzuen kontratazioan eta produktuak erosterako orduan ingurumen irizpideak barneratzean datza Erosketa eta Kontratazio Berdea. Horrela, Udalak bere jardunean natur baliabideak aurreztu eta hondakinen sorrera murrizteko pausoak eman ditzake eta herritarren aurrean jarrera eredugarria erakusten du.

 

Tolosaldeko Udalak, garapen jasangarriaren alde

Alkiza, 2009ko urriak 29

 

Tolosaldeko12 udalek (argazkian, udal horietako zenbait ordezkari politiko, Carlos Ormabal diputatua eta Tolosaldea Garatzen eta Tolomendiko ordezkariak), Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, garapen jasangarriaren aldeko apustua eginez, agenda 21eko teknikari partekatuak kontratatu dituzte Tolosaldeko zenbait udaletan.

Teknikari hauek Abaltzisketa, Amezketa, Alkiza, Anoeta, Asteasu, Belauntza, Berrobi, Berastegi, Elduain, Irura, Ikaztegieta eta Villabonako udaletan Agenda 21eko Tokiko Ekintza Planak txertatzen joango dira.

© TOLOSALDEA GARATZEN. Apatta, 1 Apatterreka Industrigunea 20400 TOLOSA · 943 65 45 01 · F. 943 65 45 02 · tolosaldea@tolosaldea.net · Lege oharra