Tolosaldea > Mugikortasuna > Garraio publikoa

 

GARRAIO PUBLIKOA

Tolosaldean Garraio Publikoaren erabilera sustatu nahi dugu, gure eskualdean ingurumen inpaktu gutxien sortzen duen garraiobideen aldeko apostua eginez.  Gipuzkoako Garraioaren Agintaritzak, Tolosaldea Garatzenekin  elkarlanean, gure eskualdea zeharkatzen duten garraio publiko zerbitzu guztiak Tolosaldeko Garrai Publikoen Mapan bildu ditu herritarren eta bidaiarien eskura. Eskualdeko udal guztietan izango duzue eskuragarri baita ere turismo bulego, osasun zentro, kiroldegi eta kultur etxeetan ere.

 

Mugikortasun iraunkor baten alde, ibilgailu pribatuaren erabilera murrizteko eta kutsadura eta kontsumo energetikoa gutxitzeko helburuarekin garraio publikoaz gain, bizikletaren erabilera sustatzen dugu eskualde mailan, egunerokotasunean iibilbide motzak egin behar dutenen artean. Horretarako, hemen duzue gure bidegorri sareari eta  Gipuzkoako bidegorri sareari buruzko informazioa.

 

Bestetik, Tolosaldeko Garraio Publikoaren Mahaia osatuko dugu. Tolosaldea Garatzen, eskualdeko garapen agentziaren koordinaziopean, horri esker, eskualdeko ordezkari politikoek Tolosaldean Garraio Publikoaren sistema berritu eta herritarren beharretara egokitzea dugu helburu. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, gure eskualdearentzat garraio zerbitzu erabilgarri bat eratzeko.

 

Azkenik, Tolosaldea Garatzenek eskualdean Mugikortasun ez Motorizatua sustatzeko Plana jarri du abian. Horrela, gure bidegorri sarearen azterketa sakona egin eta sare hori nora eta nola zabaldu ikertzen ari gara. Izan ere, 2015 urtea baino lehen Gipuzkoako Foru Aldundiak Aduna eta Tolosa artean falta den bidegorri zatia eraikiko duela agindu du baina gure udalerriei ere badagokie honen aldeko apustua egin eta euren hirigunetan bidegorria osatzea.

 

Autobusak

  • Tolosaldea Bus >>

  • TSST >>

  • La Guipuzcoana >>

  • Tolosako Hiribusa >>

  • Ibilbide luzeak (Tolosan geldiunea dutenak) >>

 

Trena

  • RENFE >>

 

 

 

 

 

© TOLOSALDEA GARATZEN. SAN ESTEBAN 20, 20400 TOLOSA · 943 65 45 01 · F. 943 65 45 02 · tolosaldea@tolosaldea.net · Lege oharra