Tolosaldea > Ingurunea > Ura
Ura, elementu naturala
Gure sare hidrografikoak arro menditsuen ezaugarriak ditu, ibilgu motzeko ibilbideak dira nagusi. Lurraldearen latitudeak eta Bizkaiko Golkoaren erdian kokatzeak plubiometria oso altua eragiten du, tenperatura suabea eta euriaren urte-sasoiaren araberako banaketa. Ondorioz, ibaiek ur altuak dakartzate neguan eta agorraldi gogorra udako hilabeteetan.
Tolosaldeko ibaiek isurketak jasotzen dituzte, biztanleri-dentsitate altuagatik eta hainbat sektoreetako industrietatik. Hala ere, azken urteetan saneamendu-sarea garatu denez, uren kalitatearen hobekuntza nabarmen bat eman da.
Oria ibaiak, 882,5 km²-rekin, Gipuzkoako ibaien artean arrorik handiena du. Aizkorriko mendilerroan jaio eta Orion itsasoratzen da. Goiko aldean Ursuaran eta Estanda erreken ura jasotzen du eta, beherago, Agauntza, Amundarain, eta Amezketa errekek isurtzen diote beren ura. Erdialdeko eta behealdeko beste ibai-adar garrantzitsuak dira Araxes, Zelai eta Leitzaran.
Informazio gehiago >>
Araxes ibaia Nafarroan sortzen da eta Aralar mendizerraren eta Uli-Orexa mendien artean Gipuzkoara sartzen da, Tolosan Oria ibaiarekin elkartzen den arte. Lizartza, Gaztelu, Leaburu eta Altzoko udalerrietatik igaro ondoren.
Informazio gehiago >>
Leitzaran bailara eskualdeko ekialdean kokatzen da, Berastegi, Elduain eta Villabonako udalerrien parte delarik. Gipuzkoako populaturik gabeko haran bakarra izanik, natur balioak oso ondo kontserbatu dira urteetan zehar, batez ere Leitzaran ibaia, honen ibaiadar eta ibarretako haltzadiek osatzen duten ibilguaren kasuan. Baso ustiapenaren ondorioz berriz, bailarako mendien egoera ez da hain ona.
Informazio gehiago >>
Uraren Kudeaketa
URA, URAREN EUSKAL AGENTZIA, uraren arloko politika aurrera eramateaz arduratzen da EAE mailan eta Eusko Jaurlaritzan ingurumen arloko eskumenak dituen sailari atxikita dagoen eskubide pribatuko erakunde publikoa da.
GIPUZKOAKO UR KONTSORTZIOAren bidez, bidez, uraren kudeaketa osoa egiten da, jarduera eremu guztian. Baliabide hidrikoak behar bezala administratzeko eta gipuzkoarren bizi kalitatea garatzeko eta mantentzeko antolatuta daude prozesuak: urak hartzea, araztea, uraren kalitatea zaintzea, garraiatzea, banatzea eta, azkenik, ur zikinak araztea, ibaira edo itsasora isurtzeko.
Uraren kultura berriaren gidaria ere izan da Gipuzkoako Ur Kontsortzioa: sentsibilizazio kanpainak burutu ditu, ura modu arrazionalagoan erabiltzeko eta gizarteak ingurumena errespetatu dezan.
![]()




