Tolosaldea > Ingurunea > Lurzorua
ZER DA LURZORUA?
Elementu klimatikoen, atmosferikoen edo biotikoen ekintzak aldatu duen lurrazalaren goialdea da LURZORUA.
Ikuspuntu naturaletik, hiru funtzio betetzen ditu:
-
Habitat eta euskarri biologikoa da organismo eta mikroorganismoentzat.
-
Ziklo naturalaren osagaia da, naturaren orekan ezinbestekoak diren ziklo kimikoetan parte-hartze aktiboa du.
-
Poluzioaren hartzailea da, elementu iragazle eta moteltzaile gisa dihardu.
Funtzio natural horiez gain, bere erabilerarekin lotzen diren beste funtzio batzuk ere betetzen ditu: gai eta baliabide berriztagarrien eta berriztaezinen euskarria eta etxebizitzen eta azpiegituren kokalekua.
MEHATXUAK
Lurzorua giza jardueraren euskarri denez, berez dituen funtzio naturalak eta erabilera-funtzioak betetzeko ahalmena hondatuko duten eraginez babestu behar da lurzorua. Eta higadura, azidifikazioa, trinkotzea, materia organikoaren galera, poluzioa eta hiri-garapenaren okupazioa dira lurzorua degrada dezaketen prozesuak.
Hala ere, horietatik guztietatik, giza jarduera da mehatxurik handiena. Izan ere, gero eta lurzoru gehiago behar da giza jarduera garatzeko, hots, azpiegitura hidraulikoetarako, garraio-azpiegituretarako, eta jarduera ekonomikoko edo bizitegi jarduerako beste eremu batzuetarako.
E.A.E.ko Otsailaren 4ko 1/2005 Legeak, lurzorua ez kutsatzeko gizakiaren ekintzen eraginez lurzoruaren ezaugarri kimikoetan sortutako eraldaketari aurrea hartuta, lurzorua babestea du helburu.
Bestalde, urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuak lurzorua kutsa dezaketen jardueren zerrenda xedatzen du, bai eta lurzoruak kutsatutzat emateko irizpideak eta estandarrak ere.
KALTEAK
Lurzorua inolako orekarik gabe erabiltzeak nahi ez diren ondorio kaltegarriak eragin ditzake ingurumenean, hala nola:
-
Hiri inguruko habitat naturalen gainean eraginak
-
Nekazaritzarako lurzorurik onenak okupatzea
-
Nekazaritza-lurzoruaren lotura murriztea, zatikatzea eta galtzea
-
Lurpeko akuiferoak poluitzeko eta akuiferoen karga-eremua poluitzeko arriskutsuak diren substratuak okupatzea
-
Uholdeengatik, mazelen ezegonkortasunagatik arrisku naturalak dituzten eremuak okupatzea
JARDUNBIDE EGOKIAK
-
Lurzoruaren poluzioaren prebentzioa, industria-jarduera batean dauden gune poluitzaileetan lurzorua babesteko hartutako edo hartu beharreko neurriak identifikatzea.
-
Substantzia arriskutsuak egoteagatik gizakien edo ekosistemen osasunean arrisku onartezinen bat eragin dezaketen lurzoruak (industria-jarduerak garatzen diren edo garatu izan diren moduagatik edo instalazioak dauden ingurunea ahula delako) detektatzea.
![]()
