Tolosaldea > Ingurunea > Biodibertsitatea > Paisaia eta Ekosistemak
EKOSISTEMA NAGUSIAK
Baso mixto atlantikoa
Haritza eta Pagoa dira ekosistema honetako zuhaitz nagusiak. Altueraren arabera bata edo bestea nagusitzen da, itsasmailatik 500 metrotan muga ezarriz, goitik pagoa eta behetik haritza nagusitzen delarik, nahiz eta zenbaitetan nahasturik ere aurki daitezken. Ernio mendilerroko iparraldeko pagadi basofiloen garrantzia aipatu beharra dago.
Haltzadi kantauriarra
Haltzadi kantauriarra ibaien ur-ibilguen hertzeetan sortzen den korridore moduko habitat garrantzitsua da. Haltza (Alnus glutinosa) da zuhaitz nagusia naiz eta beste hainbat espezierekin batera agertzen den, ala nola, lizarra (Fraxinsu excelsior) edo baita haritzarekin ere.
Harkaiztia
Euskal Herriko gailurrik altuenetan aurkitzen den ekosistema da. Landaredia oso urria da bertan eta hegazti harraparien eta goi-mendietako ugaztunen bizileku aproposa dira.
Behe haranetako larreak
Tolosaldeko paisaia nagusia behe haranetan larreek, harizti txikiek eta baserriek eratzen duten mosaikoa da. Paisaia hau Baserriak eta mendeetan aurrera eramandako nekazal eta batez ere abeltzain ustiapenak eraikitako ekosistema antropogenikoa da, ala baina fauna aldetik aberatsa eta oso interesgarria da eta garapen iraunkorraren adibide bizia dela esan dezakegu beraz.
![]()
