Tolosaldea > Ingurunea > Biodibertsitatea > Gune naturalak
GUNE NATURAL BABESTUAK
Ernio-Gazume mendilerroa eskualdeko mendebaldean aurkitzen da eta Asteasu, Larraul, Alkiza, Hernialde, Tolosa, Albiztur eta Bidegoiango lurretan kokatzen da. Era berean, Aia eta Errezilgo lurretara zabaltzen da mendebalderantz, Urola Kosta eskualdean, orotara 2158 ha hartzen dituelarik. Natura 2000 sarean “Garrantzi Komunitarioko Lekua” (GKL) bezala deklaratua izan zen 1997. urtean eta 2010. urteko abendurako “Kontserbazio Bereziko Eremu” bilakatuko da.
Informazio gehiago >>
Aralar
Aralar Gipuzkoako hego-ekialdea eta Nafarroako ipar-mendebaldean kokatzen den mendigune karstiko garrantzitsua da. Tolosaldean gune natural honen iparraldeko sarrera kokatzen da, Abaltzisketa, Amezketa eta Tolosako Bedaio aldeak hartzen dituelarik, inguruko 15 udalerriek kudeatzen duten Enirio-Aralar Mankomunitateko lurrez gain.
Informazio gehiago >>
Leitzaran Bailara
Leitzaran bailara eskualdeko ekialdean kokatzen da, Berastegi, Elduain eta Villabonako udalerrien parte delarik. Gipuzkoako populaturik gabeko haran bakarra izanik, natur balioak oso ondo kontserbatu dira urteetan zehar, batez ere Leitzaran ibaia, honen ibaiadar eta ibarretako haltzadiek osatzen duten ibilguaren kasuan. Baso ustiapenaren ondorioz berriz, bailarako mendien egoera ez da hain ona.
Informazio gehiago >>
Araxes ibaia
Araxes ibaia Nafarroan sortzen da eta Aralar mendizerraren eta Uli-Orexa mendien artean Gipuzkoara sartzen da, Tolosan Oria ibaiarekin elkartzen den arte. Lizartza, Gaztelu, Leaburu eta Altzoko udalerrietatik igaro ondoren.
Industriak eta herrigune handiak azken ataletan agertzen dira eta azpiegitura handiegirik ez egotearen ondorioz, ekologia-balio handiko bailara eratzen da, kontserbazio egoera onean dauden haltzadi zatiekin.
Informazio gehiago >>
![]()
