Tolosaldea > Ingurunea > Biodibertsitatea > Espezieak
Landaredia
Tolosaldean garrantzia botaniko handiko espezieak aurki daitezke. EAEko Mehatxaturiko Flora eta Faunaren Katalogoaren barnean ondorengo espezie hauek aurki daitezke eskualdean:
-
Armeria pubinervis
-
Carlina acaulis
-
Carlina acanthifolia
-
Crepis pyrenaica
-
Tofieldia calyculata
-
Carpinus betulus
-
Prunus lusitanica
-
Drosera intermedia
-
Soldanella villosa
Aipamen berezia merezi du azken honek, Gipuzkoa, Nafarroa eta Lapurdin soilik aurki dezakegun endemismoa baita Soldanella villosa eta eskualdean Leitzarango bailaran aurki daitekeena.
Informazio gehiago >>
Fauna
Tolosaldean batez ere hegazti eta ugaztun espezie garrantzitsuak aurki ditzakegu, bai ornodunen baita narrastien artean ere. Euskadi mailan orain arte gure eskualdean soilik aurkitu izan den Uhandre piriniarra azpimarratzekoa da.
Hegaztiak
-
Arrano beltza (Aquila chrysaetos): Gipuzkoan Aralarren soilik aurkitzen da hegazti harraparien erregea. Tolosaldean, Amezketa eta Bedaioko muga eta Nafarroako aldean aurkitzen diren pareta harkaiztsuetan aurkitu izan da. info gehiago >>
-
Belatz handia (Falco peregrinus): Ehiztari bikain honek eskualdeko hainbat tokitan egiten du habia, Ernio aldean, Aralarren, Leitzaran bailara iparraldean eta Berastegi eta Orexa aldeko mendietan hain zuzen ere. >>
-
Sai arrea (Gypz fulvus): Azken urteetan populazioa asko handitu da sai arreen kasuan ganaduzaleekin hainbat erazo eraginez. Eskualdean Ernio, Aralar eta Berastegi eta Orexa aldean aurkitzen dira kolonia handienak. >>
-
Sai zuria (Neophron percnopterus): Sai arrearen ingurune berberak partekatzen ditu sai zuriak gure eskualdean, nahiz eta Albizturko mendi inguruetan kolonia idolatu bat ere aurkitu izan den. >>
-
Ugatza (Gypaetus barbatus): Nahiz eta gaur egun Nafarroan soilik aurki dezakegun, Aralar mendilerroan ikusi izan da hegazti harrapari handi eta miresgarri hau. >>
-
Besteak: Uhalde-enara (riparia riparia) >> edo Txirritxio txikia (charadrius dubius) >> esaterako, edo Araxesen ibilguan aurki daiteken martin arrantzale (alcedo atthis) >> ikusgarria, besteak beste.
Ugaztunak
-
Bisoi europarra (Mustela lutreola): Urteetan zehar bere habitatak izandako txikizioa eta bisoi amerikarraren inbasioa direla medio Euskal Herrian desagertzeko arriskuan dago Ur-ipurtatsa bezala ere ezaguna den mustelido hau. Oria ibaiaren hobekien kontserbaturiko zatietan ere biziraun duela pentsatzen da. >>
-
Igaraba arrunta (Lutra lutra): Mustelido hau ere galzorian da Euskal Herrian, izan ere bisoi europarraren habitat berdinean bizi da, hau da, ibaietan eta hauen landaredia korridoreetan. Eskualdean Leitzaran ibaia eta honen ibaiadarretan eta Araxes ibaiean aurkitu dezakegu. >>
-
Muturluze piriniarra (Galemys pirenaicus): Ugaztun txiki honen bizitza uraren kalitatearekin zuzenean erlazionatua dago, beraz gaur egun Euskal Herriko ibai gehienetatik desagertua dagoela ziurta daiteke. Ordea Gipuzkoa ekialdeko haranetan oraindik ere zenbait indibiduo ikusi dira. Eskualdean Leitzaran eta Araxes ibaietako zenbait zatitan aurkitzen da. >>
Narrastiak
-
Esan bezala, Uhandre piriniarra (Euproctus asper) bezalako espezie bitxi eta garrantzitsua aurki daiteke eskualdean, Leitzaranen ibaiadarra den Loiditz errekan hain zuzen ere. Narrasti honek ur garbi, hotz eta korronte handikoak ditu atsegin eta perineoetan bizi da batez ere. Autonomia Erkidegoan Leitzaran bailaran soilik aurkitzen da. >>
![]()
