Tolosaldea > Ingurunea > Biodibertsitatea
GUNE NATURAL BABESTUAK
GKL eta Parke Naturalak
Ernio-Gazume mendilerroa eskualdeko mendebaldean aurkitzen da eta Asteasu, Larraul, Alkiza, Hernialde, Tolosa, Albiztur eta Bidegoiango lurretan kokatzen da. Era berean, Aia eta Errezilgo lurretara zabaltzen da mendebalderantz, Urola Kosta eskualdean, orotara 2158 ha hartzen dituelarik. Natura 2000 sarean “Garrantzi Komunitarioko Lekua” (GKL) bezala deklaratua izan zen 1997. Urtean eta 2010. urteko abendurako “Kontserbazio Bereziko Eremu” bilakatuko da.
Aralar Gipuzkoako hego-ekialdea eta Nafarroako ipar-mendebaldean kokatzen den mendigune karstiko garrantzitsua da. Tolosaldean gune natural honen iparraldeko sarrera kokatzen da, Abaltzisketa, Amezketa eta Tolosako Bedaio aldeak hartzen dituelarik, inguruko 15 udalerriek kudeatzen duten Enirio-Aralar Mankomunitateko lurrez gain.
Babes figura aldetik Aralar Parke Natural gisa deklaratua izan zen 1994. urtean, eta 1997. urtean Natura 2000 sare barruko “Garrantzi Komunitarioko Lekua” bezela izandatu zen.
Leitzaran bailara eskualdeko ekialdean kokatzen da, Berastegi, Elduain eta Villabonako udalerrien parte delarik. Gipuzkoako populaturik gabeko haran bakarra izanik, natur balioak oso ondo kontserbatu dira urteetan zehar, batez ere Leitzaran ibaia, honen ibaiadar eta ibarretako haltzadiek osatzen duten ibilguaren kasuan. Baso ustiapenaren ondorioz berriz, bailarako mendien egoera ez da hain ona.
Leitzaran ibaia Natura 2000 sare barruan “Garrantzi Komunitarioko Lekua” (GKL) bezala izendatu zen 1997. urtean eta Ibaia bera eta ibarretako haltzadia Biotopo Babestua da 1995. urtetik.
Araxes ibaia Nafarroan sortzen da eta, mendebaldetik, Aralar mendizerraren eta, ekialdetik, Uli-Orexa mendien artean Gipuzkoara sartzen da, Tolosan Oria ibaiarekin elkartzen den arte, Lizartza, Gaztelu, Leaburu eta Altzoko udalerrietatik igaro ondoren.
Industriak eta herrigune handiak azken ataletan bakarrik agertzen direnez eta azpiegitura handiegirik ez egotearen ondorioz, ekologia-balio handiko bailara eratzen da, kontserbazio egoera onean dauden haltzadi zatiekin.
Araxes ibaia Natura 2000 sare barruan “Garrantzi Komunitarioko Lekua” (GKL) bezela izendatu zen 1997. urtean.
Link interesgarriak:
Mendi ibilbideak Tolosaldean barrena
2. ESPEZIEAK
2.1. Landaredia
Tolosaldean garrantzia botaniko handiko espezieak aurki daitezke. Batez ere populazio baxuko guneetan milaka urteetan zehar bizirautea lortu duten landare reliktikoak aurki ditzakegu. Zentzu honetan Aralar ingurua eta Leitzaran bailarako karkaba sakonak azpimarragarriak dira gorde duten flora espeziengatik. Euskal Autonomia Erkidegoko Mehatxaturiko Flora eta Faunaren Katalogoaren barnean ondorengo espezie hauek aurki daitezke eskualdean:
- Armeria pubinervis
- Carlina acaulis
- Carlina acanthifolia
- Crepis pyrenaica
- Tofieldia calyculata
- Carpinus betulus
- Prunus lusitanica
- Drosera intermedia
- Soldanella villosa
http://www1.euskadi.net/biodiversidad/fichafloraamenazada.apl?id=10
Aipamen berezia merezi du azken honek, Gipuzkoa, Nafarroa eta Lapurdin soilik aurki dezakegun endemismoa baita Soldanella villosa eta eskualdean Leitzarango baialan aurki daitekeena.
Dokumentu erlazionatuak:
Euskal Herriko eta Lurralde Mugakideetako Flora http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3074/eu/contenidos/informacion/flora_fauna/eu_1090/florapv_e.html
EAEko Mehatxaturiko Flora eta Faunaren Katalogoa
2.2. Fauna
Fauna
Ornodunen artean Tolosaldean batez ere hegazti eta ugaztun espezie garrantzitsuak aurki ditzakegu, narrastien artean ere Euskadi mailan orain arte gure eskualdean soilik aurkitu izan den Uhandre piriniarra azpimarratzekoa da. Espezie guzti hauek mehatxupean aurkitzen dira gaur egun eta guztiak Euskal Autonomia Erkidegoko Mehatxaturiko Flora eta Faunaren Katalogoan sartuak izan dira.
Hegaztiak:
Hegaztien artean harrapari ugari aurki ditzakegu eskualdean, batez ere Aralar eta Ernio-Gazume naturguneetan bertako pareta harkaitsuetan ipintzen dute eta abia:
- Arrano beltza (Aquila chrysaetos): Gipuzkoan Aralarren soilik aurkitzen da hegazti harraparien erregea. Tolosaldean, Amezketa eta Bedaioko muga eta Nafarroako aldean aurkitzen diren pareta harkaiztsuetan aurkitu izan da.
http://www.euskalnatura.net/index.php?option=com_content&task=view&id=47&Itemid=73
- Belatz handia (Falco peregrinus): Ehiztari bikain honek eskualdeko hainbat tokitan egiten du habia, Ernio aldean, Aralarren, Leitzaran bailara iparraldean eta Berastegi eta Orexa aldeko mendietan hain zuzen ere.
http://www.euskalnatura.net/index.php?option=com_content&task=view&id=827&Itemid=754
- Sai arrea (Gypz fulvus): Azken urteetan populazioa asko handitu da sai arreen kasuan ganaduzaleekin hainbat erazo eraginez. Eskualdean Ernio, Aralar eta Berastegi eta Orexa aldean aurkitzen dira kolonia handienak.
http://www.zientzia.net/teknop_erreportaia.asp?Multi_Kodea=52
- Sai zuria (Neophron percnopterus): Sai arrearen ingurune berberak partekatzen ditu sai zuriak gure eskualdean, nahiz eta Albizturko mendi inguruetan kolonia idolatu bat ere aurkitu izan den.
http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=7806
- Ugatza (Gypaetus barbatus): Nahiz eta gaur egun Nafarroan soilik aurki dezakegun, Aralar mendilerroan ikusi izan da hegazti harrapari handi eta miresgarri hau.
http://www.euskalnatura.net/index.php?option=com_content&task=view&id=1122&Itemid=754
- Besteak: Uhalde-enara (riparia riparia) http://es.wikipedia.org/wiki/Riparia_riparia edo Txirritxio txikia (charadrius dubius) http://es.wikipedia.org/wiki/Charadrius_dubius esaterako, edo Araxesen ibilguan aurki daiteken martin arrantzale(alcedo atthis) http://es.wikipedia.org/wiki/Alcedo_atthis ikusgarria, besteak beste.
Ugaztunak:
Ur-ekosistemei loturiko espezieen garrantzia benetan handia da Tolosaldean, bisoi europarra, igaraba eta muturluze piriniarra bezalako espezieak aurkitzen baitira eskualdeko erreka eta errekasto garbi eta ondoen kontserbatuenetan:
- Bisoi europarra (Mustela lutreola): Urteetan zehar bere habitatak izandako txikizioa eta bisoi amerikarraren inbasioa direla medio Euskal Herrian desagertzeko arriskuan dago Ur-ipurtatsa bezala ere ezaguna den mustelido hau. Oria ibaiaren hobekien kontserbaturiko zatietan ere biziraun duela pentsatzen da.
http://www.euskalnatura.net/index.php?option=com_content&task=view&id=683&Itemid=754
- Igaraba arrunta (Lutra lutra): Mustelido hau ere galzorian da Euskal Herrian, izan ere bisoi europarraren habitat berdinean bizi da, hau da, ibaietan eta hauen landaredia korridoreetan. Eskualdean Leitzaran ibaia eta honen ibaiadarretan eta Araxes ibaiean aurkitu dezakegu.
http://www.euskalnatura.net/index.php?option=com_content&task=view&id=810&Itemid=754
- Muturluze piriniarra (Galemys pirenaicus): Ugaztun txiki honen bizitza uraren kalitatearekin zuzenean erlazionatua dago, beraz gaur egun Euskal Herriko ibai gehienetatik desagertua dagoela ziurta daiteke. Ordea Gipuzkoa ekialdeko haranetan oraindik ere zenbait indibiduo ikusi dira. Eskualdean Leitzaran eta Araxes ibaietako zenbait zatitan aurkitzen da.
http://www.euskalnatura.net/index.php?option=com_content&task=view&id=834&Itemid=754
Narrastiak:
Esan bezala Uhandre piriniarra (Euproctus asper) bezalako espezie bitxi eta garrantzitsua aurki daiteke eskualdean, Leitzaranen ibaiadarra den Loiditz errekan hain zuzen ere. Narrasti honek ur garbi, hotz eta korronte handikoak ditu atsegin eta perineoetan bizi da batez ere. Autonomia Erkidegoan Leitzaran bailaran soilik aurkitzen da.
http://www.euskalnatura.net/index.php?option=com_content&task=view&id=1052&Itemid=754
Dokumentu erlazionatuak:
EAEko Mehatxaturiko Flora eta Faunaren Katalogoa
2.3. PAISAIA ETA EKOSISTEMA NAGUSIAK
2.3.1. Baso mixto atlantikoa
Haritza eta Pagoa dira ekosistema honetako zuhaitz nagusiak. Altueraren arabera bata edo bestea nagusitzen da, itsasmailatik 500 metrotan muga ezarriz, goitik pagoa eta behetik haritza nagusitzen delarik, nahiz eta zenbaitetan nahasturik ere aurki daitezken. Ernio mendilerroko iparraldeko pagadi basofiloen garrantzia aipatu beharra dago.
2.3.2. Haltzadi kantauriarra
Haltzadi kantauriarra ibaien ur-ibilguen hertzeetan sortzen den korridore moduko habitat garrantzitsua da. Haltza (Alnus glutinosa) da zuhaitz nagusia naiz eta beste hainbat espezierekin batera agertzen den, ala nola, lizarra (Fraxinsu excelsior) edo baita haritzarekin ere.
2.3.3. Harkaiztia
Euskal Herriko gailurrik altuenetan aurkitzen den ekosistema da. Landaredia oso urria da bertan eta hegazti harraparien eta goi-mendietako ugaztunen bizileku aproposa dira.
2.3.4. Behe haranetako larreak
Tolosaldeko paisaia nagusia behe haranetan larreek, harizti txikiek eta baserriek eratzen duten mosaikoa da. Paisaia hau Baserriak eta mendeetan aurrera eramandako nekazal eta batez ere abeltzain ustiapenak eraikitako ekosistema antropogenikoa da, ala baina fauna aldetik aberatsa eta oso interesgarria da eta garapen iraunkorraren adibide bizia dela esan dezakegu beraz.