AIREAREN GARRANTZIA

Arnasten dugun airea kalitatea onekoa izatea ezinbestekoa da gizakion osasunari eta ekosistemei inpaktu negatiborik ez eragiteko. Airearen kutsadurak ondorengo eraginak sortu ditzake:

INGURUGIROAN:

  • Berotegi efektua bultzatzen duten gasen-igorpenak direla eta, klima aldaketa gerta daiteke

  • Estratosferako ozono-kantitatea murriztea   

  • Poluitzaileak diren sustantziak distantzia handietan garraiatzea eta ondoren euri-azidoa sorraraztea

 

GURE OSASUNEAN:

  • Arnasa hartzeko zailtasunak

  • Kantzerigenoak izan daitezkeen kutsatzaileen eraginpean dauden populazioetan minbizia handitzea

  • Metal astunetatik eratorritako beste pozoitze-mota batzuk

 

EAE mailan aire-kalitatearen egoera ezagutzeko adierazle nagusia aire-kalitatearen indizea da eta horretarako, Eusko Jaurlaritza Euskadiko airearen kalitateari buruzko informazioa jasotzen duen airearen kalitatea zaindu eta kontrolatzeko sareaz baliatzen da. Neurketa puntu ezberdinak daude erkidego mailan kokatuta, airearen kalitatea neurtzeko instalazioetan  eguneroko datuak soaz. Tolosaldeari dagokionez, Tolosan kokatuta dago eskualdeko aire-kalitatearen neurketa estazio bakarra (Nafarroa etorbidean). Ikusi oraingo gure airearen datuak >>


TOLOSALDEKO AIREAREN KALITATEA HOBETZEKO PLANA

Aipatu behar da 2002 urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak EAEko zenbait eremutan airearen kalitatea hobetzeko jarduera-plan batzuen lanketa antolatu duela. Plan horien bidez kutsadura-maila giza osasunarentzat onargarri diren balioetara jaistea lortu nahi da.

Tolosaldea eskualdeari dagokionez, azken urteotan jasotako airearen kalitate-maila hobetzeko helburuarekin, Jaurlaritza 2008ko lehen seihilekoan Tolosaldea eskualdeko Airearen Kalitatearen Ekintza Plana egiten hasi zen, bi fasetan:

  • Atmosferako kutsaduraren Diagnostikoa >>: eskualdeko airearen kalitatearen kasuistika ezagutzeko.

  • Neurri Zuzentzaileen Proposamena>>: egungo airearen kalitatea hobetzeko eta etorkizunean legedia bermatzeko.

 

 



            

© TOLOSALDEA GARATZEN. Apatta, 1 Apatterreka Industrigunea 20400 TOLOSA · 943 65 45 01 · F. 943 65 45 02 · tolosaldea@tolosaldea.net · Lege oharra