Tolosaldea > Ingurunea

1. Elementu naturala

Lurraldeko topografia malkartsuak eta mendiak Kantauri itsasotik hain gertu egoteak sare hidrografikoaren formazioa baldintzatu dute. Tolosaldekoak arro menditsuen ezaugarriak ditu, ibilgu motzeko ibilbideekin.

Klimatologia da ibaiak baldintzatzen dituen beste faktore bat. Lurraldearen latitudeak eta Bizkaiko Golkoaren erdian kokatzeak plubiometria oso altua eragiten du, tenperatura suabea eta euriaren urte-sasoiaren araberako banaketa. Ondorioz, ibaien erregimena uholdezkoa da, ur altuen garai batekin neguan eta agorraldi gogorrarekin udako hilabeteetan.
 
Tolosaldeko ibaiek biztanleria-dentsitate altu baten isurketak jasotzen dituzte, eta baita hainbat sektoreetako industrien isurketak ere. Hala ere, azken urteetan saneamendu-sarea garatu denez, uren kalitatearen hobekuntza nabarmen bat eman da.


1.1. Oriaren arroa
Gipuzkoako lurralde historikoan dauden ibai guztien artean arrorik handiena duena da Oria ibaia, 882,5 km²-rekin, eta arroaren zati bat Nafarroako Foru Erkidegoan du. Aizkorriko mendilerroko iparraldeko hegian jaiotzen da. Goiko aldean Ursuaran eta Estanda erreken ura jasotzen du eta, beherago, Agauntza, Amundarain, eta Amezketa errekek isurtzen diote beren ura. Erdialdeko eta behealdeko beste ibai-adar garrantzitsuak dira Araxes (biodibertsitatea-Araxes), Zelai eta Leitzaran (biodibertsitatea-Leitzaran). Orion itsasoratzen da, Donostia inguruan kurba nabarmen bat egin ondoren.
 
Oria ibaiaren erreken egoera konplexua da eta batetik bestera alde handiak daude. Horrela, Arriaran erreka egoera onean dago. Egoera onean daude, era berean, Agauntza Lazkaoraino eta Amundarain Zaldibiaraino. Leitzaran adarra egoera bikainean dago luzera osoan, ibai ahoan izan ezik, paper fabrika bateko isurketak jasotzen baititu. Araxes, Berastegi eta Amezketa ibaiek ere paper fabriketako isurketak jasotzen dituzte.

 

1.2. Araxes ibaia


1.3. Leitzaran ibaia

 

2. Kudeaketa

 

2.2. Gipuzkoako Ur Kontsortzioak

http://www.gipuzkoakour.com/

Uraren kudeaketa osoa burutzen du bere eremuko udalerrietan, Gipuzkoako Urak bere sozietatearen bidez.

Entitate horren bidez, uraren kudeaketa osoa egiten da, jarduera eremu guztian, Altako Sarean eta, hala eskatzen duten udalerrietan, Bajako Sarean. Prozesu guztiak baliabide hidriko oro behar bezala administratzeko eta, hala, gipuzkoarren bizi kalitatea garatzeko eta mantentzeko antolatuta daude: urak hartzea, araztea, uraren kalitatea zaintzea, garraiatzea, banatzea eta, azkenik, ur zikinak araztea, ibaira edo itsasora isurtzeko.

 

Uraren kultura berriaren transmititzaile ere izan da Gipuzkoako Ur Kontsortzioa, sentsibilizazio kanpainak burutu ditu, ura modu arrazionalagoan erabiltzeko eta gizarteak ingurumena errespetatu dezan.

 

2.3. Hornidura 

http://www.gipuzkoakour.com/gestion-del-agua/abastecimiento-tolosaldea.aspx

Tolosaldeko hornidura sistema eraikitzen ari da Gipuzkoako Ur Kontsortzioa. Ibiurgo urtegiak (Orendain-Baliarrain) eta Ibiurgo Edateko Uren Araztegiak (Ikaztegieta) osatuko dute.

Sistemak edateko uraz hornituko ditu Ikaztegieta, Alegia, Altzo, Tolosa, Ibarra, Irura, Anoeta, Billabona, Asteasu, Zizurkil, Hernialde eta Andoain, 55.000 biztanle.

Sistema Amezketa, Lizartza, Berrobi, Elduain, Berastegi eta Larraulgo edateko ur araztegi txikien bidez osatuko da. Araztegi hauek udalerri bakoitza edateko urez hornitzen dute.

 

2.4.   Saneamendua  

http://www.gipuzkoakour.com/gestion-del-agua/saneamiento-tolosaldea.aspx

 

Tolosaldeko eskualdean Gipuzkoako Ur Kontsortzioa eraikitzen ari den saneamendu sisteman udalerri hauek sartzen dira: Legorreta, Ikaztegieta, Alegia, Altzo, Amezketa, Tolosa, Ibarra, Belauntza, Berrobi, Anoeta, Irura, Billabona, Zizurkil, Asteasu, Hernialde eta Andoain eta, baita ere, Adunako H.U.A.

 

Sistema Legorreta-Ikaztegieta-Altzo-Alegia-Tolosa kolektoreak, Oria ibaian, Amezketa-Alegia, Amezketa ibaian, Berrobi-Belauntza-Ibarra, Berastegi ibaian, Tolosa-Anoeta-Irura-Billabona-Zizurkil-Aduna, Oria ibaian, eta Asteasu-Zizurkil, Asteasu ibaian osatzen dute. Andoaingo ur zikinak kolektore baten bidez biltzen dira eta, ponpaketa bidez, Adunako Ur Zikinen Araztegiraino bidaliko dira. 

 

© TOLOSALDEA GARATZEN. SAN ESTEBAN 20, 20400 TOLOSA · 943 65 45 01 · F. 943 65 45 02 · tolosaldea@tolosaldea.net · Lege oharra