Tolosaldea > Gizartea eta kontsumoa > Sentsibilizazio kanpainak
Sentsibilizazio kanpainak
Tolosaldeko Mugikortasun Astea 2011
Tolosaldeak aurtengoan ere bat egin du Europako Mugikortasun Astearekin eta urtero bezala jarduera batzuk antolatu ditu gure herrietan.
MUGIKORTASUNAREN 2. ESKUKO AZOKA
Irailak 24, larunbata, Villabonan
10:00-13:300
Berdura plazan
- Mugikortasunarekin zerikusia duten bigarren eskuko tresnak, bizikletak, etab. saltzeko aukera ematen duten azoka. Bizikletak eta mugikortasunarekin zerikusia duen materialaren salmenta. Horretarako, interesatuta dauden herritarrek edo elkarteek Tolosaldeko udaletxeetan materiala aldez aurretik utzi ahal izango dute. Informazio gehiago: 689749439 edo zure udaletxean (Parte hartzen duten udalak: Aduna, Asteasu, Anoeta, Irura, Zizurkil, Elduain, Berastegi, Ibarra eta Tolosa)
- Bizikleta elektrikoak dohan probatzeko aukera. Bizimeta, Uribe-Kostako Agenda 21eko bulegoaren eskutik, Bizimeta izeneko eskualdeko herrien arteko bizikleta elektriko eta ez elektrikoen mailegu sistemaren aurkezpena egingo da. Bizikleta elektrikoak ekarriko dituzte herritarrek probatzeko aukera izan dezaten.
TOLOSALDEKO BIZIKLETA BIRA HERRIKOIA
Irailak 25, igandea
10:30 Abiapuntua: Ikaztegieta eta Asteasu. Ikaztegieta eta Asteasu abiapuntu bezala hartuta, Tolosaldeko bidegorria zeharkatzen du birak, Anoetan erdibidean elkartuz.
11:30 Hamaiketako ekologikoa Tolosaldeko udalen eskutik, jokoak txikienentzat, zozketak, etab.
12:00 Kiwizibidaia ikusentzunezko emanaldia. Zelanda Berria familian bizikletaz, Bizibidaiaren eskutik
Tolosaldeko Mugikortasun Astea 2010

Bigarren Eskuko Azoka ospatu genuen Villabonan, irailaren 18an.

Tolosaldeko Bira eskualdeko bidegorrian zehar, igandean, irailaren 19an, ehun pertsonek hartu zuten parte.
Tolosaldeko Aste Berdea 2010