Intereseko helbideak
Tolosaldea > Gizartea eta kontsumoa > Kontsumo iraunkorra
Kontsumo iraunkorra
Lurra gaixorik dago ala gizakia hondatzen ari da? Jasango al du ingurumenak gaur egun daramagun bizimodua?
Galdera hauei erantzutea posible da aztarna ekologikoari esker.
Aztarna ekologikoa gure kontsumo-eredua aztertzen duen adierazle bat da, gutako bakoitzak gure bizi baldintzak betetzeko behar dugun lur kopurua neurtzen duena.
Bost kontzeptu hartzen dira kontuan:
-
Elikagaiak ekoizteko erabiltzen den laborantza lurren eremua
-
Elikagaiak lortzeko behar den itsasoko eremu emankorra
-
Animalientzat elikatzeko behar duten bazka eremua
Hirigintza, enpresa eta azpiegituretarako behar den lur eremua
-
Kontsumo energetikoaren ondorioz sortutako CO2 isuriak xurgatzeko eta asimilatzeko behar den baso eremua
Lurreko biztanle bakoitzak batez beste 2,8 azalera-unitateko aztarna ekologikoa du, hau da, ia hiru hektarea lur emankor erabiltzen ditu. Ordea, munduko lurra gizaki guztion artean banatzen bada, bakoitzari bi hektarea dagozkiola ikusten da, beraz, biztanle bakoitzak dagozkion baino 0,8 hektarea gehiago ustiatzen dituela ondoriozta daiteke, hainbat herrialdeen arteko ezberdintasuna agerian utzita; herrialde garatuek aztarna ekologiko handia dute (EEBBk 9,6) herrialde pobreekin alderatuta (Indiak 1,0).
Kalkula ezazu zure aztarna ekologikoa>>
![]()
