Intereseko helbideak
Tolosaldea > Gizartea eta kontsumoa
gizarte eta kontsumoa
Tolosaldea Garatzen eta Tolosaldeko udalek gizarteari zuzendutako ekimenak garatzen eta sustatzen dituzte, eskualdearen garapenak iraunkortasun irizpideak barnera ditzan, bai ekonomia, bai gizartea eta baita ingurumen ikuspuntutik ere.
-
Sentsibilizazio kanpainak: iraunkortasunarekin zerikusia duten jarduerak antolatzen dira urtean zehar Tolosaldea Garatzen eta Tolosaldeko udalen artean.
Informazio gehiago >>
-
Eskola Agenda 21: Tolosaldeko ikastetxeek aukera dute ikasturtean zehar Agenda 21rekin zerikusia duten gaiak jorratzeko eta horretarako Tolosako Ingurumen Zentroaren bitartekaritza eta aholkularitza jasotzen dute.
Informazio gehiago >> -
Kontsumo iraunkorra: aski ezaguna da lurra ez dela gai gure kontsumo eta bizi ereduari erantzuteko. Sartu hemen eta kalkula ezazu zein den zure aztarna ekologikoa.
-
Kontsumo taldeak: eskualdeko ekoizleek eta kontsumitzaileek osatutako taldeak dira, bertako produktuak erosi eta kontsumo iraunkor eta bidezkoago bat sustatzeko helburuarekin.
Informazio gehiago >>