Nor gara

TOLOSALDEA GARATZEN

Tolosaldea Garatzen, 1994. urtean sortutako eskualdeko garapen agentzia da. Krisialdi garaian sortu zuten eskualdeko herriek enplegu politika aktiboak modu amankomunatuan gauzatu ahal izateko. Geroztik hainbat alorretan erreferentzizko eragile bihurtu da sustapen ekonomikoaren inguruan.

Tolosaldea Garatzenen xedea eskualdean kalitateko enplegua sustatzea da, eta horretara bideratzen ditu zuzenean edo zeharka bere zerbitzu-lerro guztiak: enpresa saila, autoenplegu saila, enplegu saila, udal saila, turismo saila,…

Haren bazkideak Tolosaldeko 28 udalak dira.
Administrazio Kontseilua 11 udalerrik osatzen dute: Tolosa (Lehendakaritza), Villabona (Lehendakariordetza), Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Berastegi, Ibarra, Ikaztegieta eta Leaburu-Txarama.

© TOLOSALDEA GARATZEN. Apatta, 1 Apatterreka Industrigunea 20400 TOLOSA · 943 65 45 01 · F. 943 65 45 02 · tolosaldea@tolosaldea.net · Lege oharra