Kontsumo bulegoa > Zerbitzuak > Kontsulta arreta

KONTSULTa arreta

Tolosaldeko KIUBek Tolosaldeko kontsumitzaileek eta erabiltzaileek kontsumo alor zabalarekin lotutako gaiei buruz eskatutako informazio-beharrari erantzutea du helburu.

Ildo horretatik, kontsultei telefonoz, pertsonalki edo email bidez ematen zaie erantzuna; gainera, gatazka ezin denean administrazio bidez izapidetu edo bitartekaritza-lana ezin denean egin, gatazka konpontzeko edo prebenitzeko modurik egokienen inguruko aholkularitza eta orientazioa eskaintzen dugu.

Funtzio hori ondo gauzatzeko, batzuetan, araudia kontsultatu eta beste erakunde, profesional edo hainbat alorretan adituak diren batzuei egindako kontsultak egin behar izaten dira.

© TOLOSALDEA GARATZEN. Apatta, 1 Apatterreka Industrigunea 20400 TOLOSA · 943 65 45 01 · F. 943 65 45 02 · tolosaldea@tolosaldea.net · Lege oharra