Kontsumo bulegoa > Zerbitzuak > Bitartekaritza

GATAZKAN DAUDEN ALDEEN ARTEKO BITARTEKARITZA

Bitartekaritza gatazkak ebazteko judizioz kanpoko bidea da. KIUBek eskualdeko kontsumitzaile edota erabiltzaileei profesionalen edo enpresen eta kontsumitzaileen edo erabiltzaileen artean sortutako gatazkak judizioz kanpo konpontzeko bitartekaritza adiskidetsua egiteko bidea eskaintzen du.

KIUBen, erreklamaziogilean arrazoi-zantzuak antzematen direnean, gatazkaren beste aldearekin dagozkion bitartekaritza-lanak egiten saiatzen gara, eta azken horri gaiari erantzuteko epe jakina eta arrazoizkoa ematen diogu.

Bitartekaritzarekin arazoa konpontzen baldin bada, espedientea artxibatu eta gaiaren izapidetzea amaitutzat emango da.

Bitartekaritzak ez badu arazoa konpontzen, eta erabiltzaileak edota kontsumitzaileak bere zereginak edo betebeharrak bete baditu, beste bide batzuetara jotzeko aukera egongo da: administrazio-bidea, arbitraje-bidea edo bide judiziala, esaterako.

© TOLOSALDEA GARATZEN. Apatta, 1 Apatterreka Industrigunea 20400 TOLOSA · 943 65 45 01 · F. 943 65 45 02 · tolosaldea@tolosaldea.net · Lege oharra