Kontsumo bulegoa > Kontsumo arbitrajea
KONTSUMO ARBITRAJEA
KIUBek egindako bitartekotza-lanak ez duenean emaitzarik izaten, kontsumoko arbitraje-sistema da kontsumitzaileen edo erabiltzaileen eta enpresen, komertzioen edo zerbitzu-prestatzaileen artean gerta daitezkeen desadostasunak edo gatazkak konpontzeko biderik errazena. Bidea estrajudiziala, azkarra, borondatezkoa, erraza, inpartziala, doakoa, eraginkorra, loteslea eta betearazlea da.
Kontsumitzailea edo erabiltzailea izan ohi da beti prozedura hasten duena, arbitraje-eskaera aurkeztuta. Eskaera hori formalizatzeko, derrigorrezkoa da eskaera-inprimakia betetzea.
Kontsumoko Arbitraje Batzordeak, arbitraje-eskaera aztertu ondoren, erabakiko du izapidetzeko onartu den; bestela, kontsumitzaileari edo erabiltzaileari azalduko dio eskaera onartu ez izanaren arrazoia.
Enpresa atxikita baldin badago eta arbitraje-eskaera aurkezten baldin badugu, enpresa horren eraginpean egotera derrigortuta dago.
Enpresa atxikita ez baldin badago, orduan, modu askean aukera dezake kontsumoko arbitrajera joan ala ez.
Lehen kasuan, bi aldeek Administrazioak izendatutako Arbitro Talde baten erabakiaren mende jartzea adosten dute; kasu horretan, arbitrajeko laudoa izeneko ebazpenari men egiteko konpromisoa hartuko dute. Arbitrajeko laudoak epai baten balio berbera du; hau da, bi aldeek bete beharrekoa da. Alderen batek ez badu betetzen, nahitaezko betearazpena eska daiteke laudoa eman den lekuko Lehen Auzialdiko Epaitegiaren aurrean.
Informazio gehiago nahi izanez gero: Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordea >>
