Kontsumo bulegoa > Eskubideak eta betebeharrak
KONTSUMITZAILEAREN EDOTA ERABILTZAILEAREN OINARRIZKO BETEBEHARRAK ETA ESKUBIDEAK
KONTSUMITZAILE EDOTA ERABILTZAILE KONTZEPTUA
Kontsumo alorrean indarrean dagoen araudiaren arabera, “kontsumitzaile” edo “erabiltzaile” deitzen zaio azken hartzaile gisa produktu edo zerbitzuren bat gozatu, erabili edo lortzen duen pertsona fisiko edo juridiko orori, baldin eta hornitzailea enpresa, komertzio edo profesional bat bada.
Adibide gisa, norbere erabilerarako garbigailua erosten duena (etxebizitzan ipintzeko) kontsumitzailea izango da, eta familiartekoekin, lankideekin edo lagunekin komunikatzeko telefono-zerbitzuak erabiltzen dituena erabiltzailea izango da.
Dena den, produktuak edo zerbitzuak pertsonek edo enpresek eskuratzen baldin badituzte produkzio-, eraldatze-, merkaturatze- edo hirugarren batzuei zerbitzua emateko prozesuetan txertatzeko, pertsona edo enpresa horiek legez ez dira kontsumitzailetzat hartuko, nahiz eta erabilera horrek zuzeneko onurarik ez eragin.
Adibide gisa, garbitegi batean garbiketa-zerbitzuak eskaintzeko helburuarekin arropa-garbigailua erosi duena ez da kontsumitzailea izango, eta produktuak edo zerbitzuak merkaturatzeko telefonia-zerbitzuak erabiltzen dituena ez da erabiltzailea.
Kontsulta itzazu kontsumitzaile edota erabiltzaile gisa dituzun eskubide eta betebehar guztiak: Eusko Jaurlaritza. Osasun eta Kontsumo Saila.>>