Sortu zure eNpresa

ENPRESA PLANA

Enpresa plana garatzeko informazioa eta aholkularitza.

Enpresa ideia garatzeko prozesuan ekintzaileari aholkularitza eta orientazioa eskaintzen zaio bere proiektua garatzeko.

Abian jarri nahi dugun negozio ideia mamitzeko balio duen laneko dokumentua izango da enpresa plana. Hainbat alderdi aztertzen dira, esaterako, talde sustatzailea, jarduera, merkatua, behar diren inbertsioak, finantzaketa, egitura juridikoak, lege alderdiak, etab. 

 

Zertarako balio du?

  • Aukera ematen dio ideia baten sustatzaileari ideia horri eragin diezaioketen aldagai guztien azterketa sakona egiteko eta proiektuaren bideragarritasuna zehazteko behar den informazioa ematen du.

  • Hirugarren pertsonei azaltzeko balio duen ekintzaileen eta proiektuaren aurkezpen gutuna da enpresa plana, hau da, finantza erakundeei, inbertitzaileei, erakunde publikoei, etab.

Dokumentuak:

© TOLOSALDEA GARATZEN. Apatta, 1 Apatterreka Industrigunea 20400 TOLOSA · 943 65 45 01 · F. 943 65 45 02 · tolosaldea@tolosaldea.net · Lege oharra