Albisteak
2012(e)ko otsailaren 9(e)an
Berrikuntza, Hobekuntza eta Lehiakortasunerako... SPRI-k plazaratu duen IKT soluzioen Inplantazioa.
SPRI-k martxan jarri du “IKT Soluzioen inplantaritza Mikropymeentzat” proiektua. SPRI-k bere web gunean zintzilikatu du triptiko moduko bat informazio orokorragoa jaso dezazun.
IKT siglek zera esan nahi dute, Tekologi Berrien Inplantazioa. Hasiera batean, honetan interesa duzuen merkatari eta profesionalekin lan-talde bat lortu nahi dute, eguerdi batean dauzkazuen beharrak, zalantzak, izan dituzuen esperientziak... zuen artean adierazteko. Eta gero, nahi duzuenok, banakako azterlana bat izango zenukete zuen dendetan, honetan esperientzia handia duen teknikari baten lana eta bisitarekin (honek gomendio batzu emango dizkizue, denak merkeak edota doakoak, eta bakoitzak erabakiko du gomendio hauek jarraituko dituen edo ez).
Zerbitzu hau erabat doan da eta gainera pertsonalizatua da. Benetan aplikazio errazak erakutsiko dizkizue zuen eraginkortasuna eta lehiakortasuna handiagotzeko, eta gastuak murrizteko, batez ere arlo hauetan:
- Fakturazio elektronikoa.
- Tramitazio telematikoa eta zertifikatu digitala.
- Bezeroen gestioa.
- Mailing-ak eta abisuak bezeroei bidaltzeko.
- Interneten presentzia eta promozioa.
- QR kodeak etabar.
Zerbitzu hau interesgarria da zuen hobekuntzarako, eta berriro errepikatzen dut: doakoa. Lehenengo pausoa hau da, zuen kontaktua SPRIra pasatzea, baina hau ezin dugu egin zuen baimena gabe. Gero, handik jarriko dira zuekin harremanetan, eta galdera batzu egingo dizkizue. Izen-emate honekin ez zarete ezertara ere ez konprometitzen.
Izen-emate hau egiteko epea ostiral honetan, otsailak 10, bukatzen da, eta 13:00ak baino lehen egin beharko zenukete.
Informazio gehiago: Merkataritza Sustatzeko Bulegoa / Oficina de Dinamización para el Comercio
aduriz@tolosaldea.net
Tel: 943.654.501








