Albisteak

2012(e)ko maiatzaren 30(e)an

Bat egin berdearekin!

Badator Tolosaldeko Aste Berdea, ekintzaz beterik

Ekainak 5ean mundu osoan ospatzen den Nazioarteko Ingurumenaren Eguna aitzaki hartuta, ekintzaz beteriko egitaraua osatu dute eskualdeko  udalek.

Finean ingurumena eta gizakia errespetatzen dituen gizarte bat sortzeko helburuarekin sortzen ari diren  garapen esperientzia lokalak aditzera eman nahi ditugu aurtengo Tolosaldeko Aste Berdean. Berandu baino lehen…

“Berandu baino lehen…” da, hain zuzen, 2012ko Aste Berdearen lema. Izan ere, azken 20 urteetan garapen jasangarriaren alde mundu nahiz herri mailan hartutako erabakiak ez baitira nahikoak izan ingurumen kalitatea bermatu eta gizarte justuago bat eraikitzeko.

Jarduerak

TOLOSA

Ekainak 3. IGANDEA

ZINEMA: The wish fish.  Zuz.:Gorka Vazquez eta Ivan Oneka

17:00 Leidor Aretoan

Haurrei zuzendutako animaziozko film honek haurren elikadura osasungarri baten garrantzia balorean jartzen du, besteak beste.

 

Ekainak 4. ASTELEHENA

 

IBARRA

Mahai ingurua: Eko etiketatik haratago, benetako iraunkortasun baten bila

Bagara ( Debagoienako esperientzia), ekofeminismoa, Basherriak taldeak, EHNE

Moderatzaile: Maider Aramendi (EBEL)

19:00, Kultur Etxean

 

Ekainak 5. ASTEARTEA Nazioarteko Ingurumenaren Eguna

 

IBARRA

TXAKUR  KAKAN INGURUKO SENTSIBILIZAZIO KANPAINA

11:30-13:00 herrian zehar

Uzturpe ikastolako 9-1O urte bitarteko ikasleak txakur kakan inguruko sentsibilizazio kanpaina burutuko dute, banderinak jarriko dituzte aurkitzen dituzten txakur kakak bisualizatzeko.

 

TOLOSA

INGURUMENARI BURUZKO GALDEKETAK

Goiza. Herria zehar

Eskolako Agenda 21 programan parte hartutako Tolosako ikasleekin kalera aterako gara aurten jorratutak ingurumen aldagaiari buruz herritarren iritzia neurtzeko. Inkestak honako gaiak barneratuko ditu: espezie inbaditzaileak, espezie exotikoak, biodibertsitatatearen inguruko iritzia, ekintza parte-hartzaileetan murgiltzeko jarrera... Hau guztiaren ondorioak hedabideetara bidaliko da.

 

ALEGIA Kultur Etxean

ERAKUSKETA “Arándonos la piel”. Elikadura Burujabetza eraikiz Ugandan (ekainaren 6-30)

17:00 Inaugurazioa eta “Kwaku Ananse/ Armiarma gizona” ipuin afrikarraren kontaketa

Kontalariak: Abbas Bature eta Idoia Sanchez

 

Mugarik Gabeko Albaitariak erakundearen eskutik, Ugandako argazki erakusketa honetan, herrialdeak lurrarekin duen harreman estua eta hango errealitatea islatzen dira. Ugandarren %80 nekazaritzatik bizi eta ekonomiaren sektore garrantzitsuena da; ordea, gobernuak aurrekontuen % 3,8a bakarrik bideratzen du, zergatik?. Celia Murias argazkilariak bere modura erantzuten  dio galdera honi.

 

TOLOSA

HITZALDIA Zorrez beteriko sistema baten aurrean, irtenbide ekofeministas

19:30 Tolosako Pleno Aretoa  Hizlaria: Yayo Herrero, Ecologistas en Acción (erderaz)

 

Yayo Herrro, FUHEM erakundeko zuzendaria da. FUHEM  gai ekosozialen ikerketan eta zabalkundean diharduen irabazi asmorik gabeko erakundea da. Ekintza mugimenduen arloan, Ekologistak martxan taldeko koordinatzaile-kide konfederala da. Ecologista, Papeles de Relaciones Ecosociales eta Cambio Global aldizkarietako erredakzio-kontseiluetako kidea da.

Haren ikerketa-ildo nagusia aldaketa globala da, eta, horrekin batera, aldaketa horrek ekologian, gizartean eta kulturan dituen eraginak, aldaketaren aurkako irtenbideak, bai eta feminismoaren eta ekologismoaren arteko loturak eta sinergiak ere.

 

VILLABONA

HITZALDIA Zero Zabor estrategia udalaren ikuspegitik

19:30, Amasako Kultur etxean

 

Udalak auzoz auzo Zero Zabor estrategiaren inguruan zein ikuspegi duen azaltzeko hitzaldiak egingo ditu Aste Berdearen baitan.

 

Ekainak 6. ASTEAZKENA

 

 

VILLABONA

HITZALDIA Zero Zabor estrategia udalaren ikuspegitik

19:30, Udaletxeko pleno aretoan (Elizatik, Etxe Ondora arteko bizilagunentzat)

Udalak auzoz auzo Zero Zabor estrategiaren inguruan zein ikuspegi duen azaltzeko hitzaldiak egingo ditu Aste Berdearen baitan.

 

 

Ekainak 7. Osteguna

 

ZIZURKIL

“Errausketari ateak ixten” dokumentala eta mahai-ingurua

Atxulondoko Areto Nagusia, 19:00

 

Dokumentalean zaborraren problematika bere osotasunean azaleratzen da; errauskailuaren atzean dauden interes ekonomikoez, zero zabor politikez eta Gipuzkoan zabaldu den eztabaidaren inguruan iritzi eta informazio interesgarriez aritzen dira Debagoienako Zero Zabor plataformak ekoiztutako bideo honetan.

 

VILLABONA

HITZALDIA Zero Zabor estrategia udalaren ikuspegitik

Udaletxeko pleno aretoan (Elizatik Txerminera arteko bizilagunentzat), 19:30

Udalak auzoz auzo Zero Zabor estrategiaren inguruan zein ikuspegi duen azaltzeko hitzaldiak egingo ditu Aste Berdearen baitan.

 

 

Ekainak 8. OSTIRALA, Truke Eguna

 

VILLABONA

Villabonako Bigarren Eskuko Azoka

17:00-20:30, Errebote Plaza eta Salvadora auzoaren artean

 

Gauzen/objektuen berrerabilpena bultzatzea du helburu. Udalak postuak jarriko ditu. Materiala salgai jartzeko interesa izanez gero, 689749439 zenbakira hotsi egin.

 

Ekainak 9. LARUNBATA

 

VILLABONA

Atari Bizi lehiaketako lore banaketa

11:00, Berdura Plazan

 

TOLOSA

Ekoesperientzien Azoka. Ekobira

11:00-14:00 eta 16:30-19:30 Triangulo Plazan

 

Iraunkortasunaren azoka da Eko Bira eta bere helburua gizartea ingurumen gaietan kontzientziatzea, zerbitzu eta produktu ekologikoagoak kontsumitzeko aukera ematea eta iraunkortasunaren aldeko esperientzia lokalak aditzera ematea da. Bertako eragileak eta ekoizleak izango dira bertan. Ekologiko eta bidezko merkaritzako produktuak, tailerrak, hitzaldiak eta gehiago. Gainera, bertako ekoizleen produktuekin hamaiketako ekologiko bat dastatzeko aukera izango da goizean zehar

Informazio gehiago: www.ekogunea.net

 

Ekainak 10. IGANDEA

 

TOLOSA

TRUKE AZOKA

10:00-14:00 Zerkausian

 

Tolosako Denbora Bankuak antolatuta. Truke azoka alternatiba bat da, elkar-trukean oinarritzen dena. Egoera onean dagoen edozein material (arropa, diskak, liburuak, jostailuak, etab…) ekarri eta aldatzeko aukera ematen duena, baina baita ere ezagutzak eta esperientziak trukatzeko ere. Gertura zaitez eta trukatu!

 

Ekainak 12. ASTEARTEA

 

VILLABONA

HITZALDIA Zero Zabor estrategia udalaren ikuspegitik

19:30, Udaletxeko pleno aretoan (Elizatik Txerminera arteko bizilagunentzat)

Udalak auzoz auzo Zero Zabor estrategiaren inguruan zein ikuspegi duen azaltzeko hitzaldiak egingo ditu Aste Berdearen baitan.

 

 

Ekainak 13, ASTEAZKENA

 

TOLOSA

 Tolosaldeko Eskola Agenda 21 Topaketak

09:30 Tolosako Musika Eskola

Eskolako Agenda 21 programan parte hartu duten ikastetxeetako ikasleek, irakasleek eta Tolosako Ingurumen Zentroko langileek ikasturte honetan landu duten biobidertsitate gaiaren inguruko hausnarketak nahiz proposamenak aurkeztuko dituzte. Eta gainera, Eskola Agenda 21 baitan, ingurumenaren alde eginiko bideoa ikus ahal izango dute.

VILLABONA

HITZALDIA Zero Zabor estrategia udalaren ikuspegitik

19:30, Udaletxeko pleno aretoan (Elizatik Txerminera arteko bizilagunentzat)

Udalak auzoz auzo Zero Zabor estrategiaren inguruan zein ikuspegi duen azaltzeko hitzaldiak egingo ditu Aste Berdearen baitan.

Ekainak 17. IGANDEA

 

ZIZURKIL

IBILALDIA: TRIKUHARRIEN IBILBIDEA

09:00, Otaño plazan

IBILBIDE LUZEA (12,6 KM)

8:30TAN P.M. OTAÑO PLAZAN

P.M. Otaño Plaza-Ibiturri-Lizardi-Ibiturri-Zarate Haitz Triku-Harria (Pagamendi)-Arizgurutzeta-Basopeta

 

IBILBIDE MOTZA (4 KM)

11:30TAN P.M. OTAÑO PLAZAN

P.M. Otaño Plaza-Basopeta-Belkoain-Belkoaingo Triku-Harria-Basopeta

Tolosaldea

© TOLOSALDEA GARATZEN. Apatta, 1 Apatterreka Industrigunea 20400 TOLOSA · 943 65 45 01 · F. 943 65 45 02 · tolosaldea@tolosaldea.net · Lege oharra